Batzutan, ez gara gai gure kabuz arazo psikologiko eta emozionalei aurre egiteko, eta kanpoko laguntza behar izaten dugu.
Zu (edo maite duzun pertsona bat) ondoeza edo sufrimendu psikologikoa sufritzen bazaude, tratamendurik eraginkorrena aukeratu ahal izateko informazioa eman diezazuket. Nik neuk ezin badizut lagundu, profesional sare batekin lan egiten dut, eta nork lagun zaitzakeen iradokiko dizut.
Doako orientazio-hitzordu bat erreserbatu dezakezu eta pozik lagunduko dizut.
Nire ikuspegi terapeutikotik, helburu nagusia ez da arazoak nondik datozen ikertzea, baizik eta arazoak zerk mantentzen dituen ulertzea, teknika kognitibo-konduktualen bidez gainditu ahal izateko.
Garrantzitsua da profesionalaren espezializazioa ezagutzea, lantzen dituzten arazoei eta ikuspegi terapeutikoari dagokienez. Azkenik, gure intuizioaz fidatu behar zaea. Uste duzu ulertua eta eroso sentituko zarela?
Ikerketek hirugarren belaunaldiko terapia kognitibo-konduktualak tratamendu eraginkorrak direla erakutsi dute gaitz askorentzat. Hala ere, eraginkorra izan dadin, lanketa bat egin naiz izatea behar duzu: zure motibazioa eta epe laburrean deserosoak izan daitezkeen gauzak egiteko borondatea iragarle handiak dira, zein eraginkorra izan daitekeen iragartzeko.
Nire ustez, funtsezkoa da herritarrak osasun mentalari buruz heztea, betiere kalitatezko informazioa eta ebidentzia zientifikoetan oinarritutakoa eskainiz.
Honek estigma murriztea ahalbidetzen du, laguntza eskatzea sustatzen du eta buruko nahasmenduak prebenitzen ditu.
Edozein arrazoirengatik nirekin harremanetan jarri behar baduzu, ez izan zalantzarik: bidali wapp bat edo erreserbatu beheko aldean doako orientazio- eta laguntza-saio bat.
Osasun mentalarekin arazoak izatea ez da lotsatzeko moduko zerbait, eta jasaten duzuen pertsonek zein ingurukoek laguntza jasotzea merezi duzue.
Pozik lagunduko dizut.